Burdinolako alebinak laugarren, Espainiako txapelketan

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 2a, 17:06

Burdinolako alebin mailako jokalariak Gijonen.

Luzapenean ihes egin zion finalerako txartelak Burdinolari, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan ziren.

Espainiako zazpi talde gogorrenen aurka lehiatu dira Burdinola taldeko alebinak, asteburuan Gijonen jokatu den Espainiako txapelketan. Lehen partiduan 6-7 galdu zuten bergararrek CE Gadex taldearen aurka, baina hurrengo biak irabazita (CHC Las Rozas taldearen aurka 4-6 eta CPL Madrid taldearen aurka 0-3), finalerdietarako txartela lortu zuen Burdinolak. Erizos Rudos taldea izan zuten aurkaki finalaren atarian, baina arauzko denbora hiruna amaituta, luzapenean galdu egin zuten partidua. Hirugarren eta laugarren postuko partidua CPL Madrid taldearen aurka jokatu zuten, eta 5-3 galdu ostean, laugarren postua eskuratuta itzuli ziren etxera bergararrak. Burdinolako entrenatzaile Agustin Oyangurenen arabera, "txapelketa oso ona" egin zuten alebinek, eta, oro har, Espainiako ligan jokatutako denboraldia "bikaina" izan dela adierazi du Oyangurenek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak