Oz-eko mundua Bergarara ekarri dute Camden Dance Studiokoek

Txomin Madina Milikua

Ikasturte amaierako ikuskizun jendetsua eskaini dute Bergarako Camden Dance Studioko ikasleek gaur eguerdian Bergarako Udal Pilotalekuan. Jendetsua, 3 urtetik gorako 370 dantzarik parte hartu dutelako, baina baita ikusleek harmailak goraino bete dituztelako ere. Ozeko aztia-ren istorioa kontatu dute ikuskizunak iraun du bi ordu inguruan eta askotariko dantza estiloen bidez egin dute hori: dantza urbanoa, bachata, flamenkoa, dantza librea, garaikidea, akrobaziak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak