Euskal Herriko musika taldeek makro jaialdietan duten egoera aztertu dute: sinatu behar izaten diren kontratuak, jaialdien atzean egoten diren enpresa pribatuen indarra, profesionaltasunera heltzeko bideak eta beste asko.
Mahai-inguruaren ondoren umoreak hartu du leku Asier Galarza eta Asier K-ren eskutik. Eta lehen eguna Ki.imak talde antzuolarraren musika emanaldiak borobilduko du.