Askotariko dantzen lehen festa handia Bergaran, eta ez da azkena izango

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko maiatzaren 25a

Dantzaren Eguna ospatu dute, lehen aldiz, Bergaran, eta izan duen arrakasta zein antolatzaileen poza ikusita, ez da azkena izango. Bergarako Musika eta Dantza Eskolak, Moises Azpiazuk, Taupak eta Candem Town-ek hartu dute parte: Laboratoriumen, epaitegi aurrean eta San Martin plazan askotariko dantzak egin dituzte; eguraldia lagun, hainbat bergararrek bertatik bertara gozatu dute erakustaldiez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak