Erremontea ezagutzera emateko Erremontari Herriz Herri ekimenaren baitan bi norgehiagoka jokatu ziren atzo Bergarako pilotalekuan. Goikoetxea V.ak eta Astiazaran VI.ak Gurrutxaga-Martiarena bikotearen aurka jokatu zuten, eta beste partidan, Ansa II.ak eta Juaneneak Aldabe II.arena eta Azpiroz izan zituzten aurkari.