Azokako salmentez harago, ekimenak "munduko beste errealitate batzuetara hurbiltzeko" balio duela diote Mariaren Lagundikoek. "Aukera paregabea ematen digu ikasle eta familiekin hausnartzeko, ikasteko eta ekiteko", gaineratu dute.

Honako gobernuz kanpoko erakunde hauek hartu dute gaurko azoka solidarioan: FISC, Ndank Ndank, Nazioarteko Elkartasuna, Semilla para el Cambio, AGI, Mundu Bakean, Mugarik Gabeko Arkitektura (ASFE) eta Mundu Solidarioa.
Ikastetxe barruan antolatu dute azoka, Mariaren Lagundiko ikasturteko azken jaia ere gaur ospatu dutela baliatuta.