Honako hitz hauekin definitu du artistak bere obra: "Badakigu esperientzia eta lortutako emaitza egiten den bidearen araberakoa dela. Egindako irudiak errealak edota imajinarioak dira eta modu alegorikoan erabili ditut artelanak sortzeko, itxura estetikoa emanda. Hau da, bide nagusira hurbiltzeko agertu eta urratu daitezkeen bideak akuarela erabiliz era estetikoan adierazten ditut. Bide ezberdin hipotetiko horiek sortzea eta artelan bihurtzea da erakusketa horren helburua".
Gaur ireki duena Sainz Osinagaren zazpigarren bakarkako erakusketa izango da.