Lurraldebuseko gaueko zerbitzua Ekinez jaialdirako eta Pentekoste jaietarako

Naia Laka Arrizubieta 2025ko mai. 26a, 09:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak aintzat hartu du Bergarako Udalaren eskaera eta gaueko autobus zerbitzuak jarriko ditu.

Ekinez jaialdirako eta Pentekoste jaietarako gaueko autobus zerbitzuak izango dira Bergarako Udalak Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari eskaera egin ostean. Zerbitzuak izango dira Ekinez jaialdirako maiatzaren 30etik 31ra, eta Pentekoste jaietarako, ekainaren 6tik 7rako.

Azahara Dominguez diputatuak argi du zerbitzuak herritarrek jaiekiko duten irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzen duela: "Beste udalerri batzuetan egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu jai hauetaz gozatu nahi duten pertsonak modu eroso, seguru eta ingurumenarekiko errespetuan mugitu ahal izateko. Horrelako ekitaldietan garraio publikoa indartzeak aukera ematen du herritar guztiei aisialdirako sarbidea bermatzeko, norberaren autoa duten ala ez alde batera utzita, eta segurtasuna indartzeko funtsezko neurria da, bereziki gazteen artean."

Gorka Artola alkatea bere aldetik gustura dago Aldundiaren erantzunarekin: "Ekinez jaialdira eta Pentekoste jaietara Bergarara joan-etorriak modu eroso eta seguruan egiteko aukera izatea nahi dugu. Horregatik, pozik gaude Aldundiarekin elkarlanean aritzeari esker gaueko zerbitzu berezi hauek herritarren eskura jarri izateaz. Gure gazteek etea herritar guztiek jaiak modu arduratsuan eta segurtasunez bizi ahal izatea funtsezkoa da. Udaletik zerbitzu hau berrindartzea eskatu genuen, eta pozik gaude erantzuna positiboa izan delako."

Ordutegi zabala bi gauetan

Bai Ekinez Festerako eta bai Pentekoste jaiaetarako gau bietako zerbitzua berbera izango da: Bi orduz behin zerbitzuak egongo dira Eibartik, 00:00etatik 6:00etara. Geltokiak Soraluzen, Bergaran, Arrasaten, Aretxabaletan (0:50ean eta 4:50ean bakarrik) eta Eskoriatzan (0:55ean eta 4:55ean) izango dira. Alderantziz, bi ordutik behin irteerak egongo dira 23:15etatik 5:15etara Arrasatetik. Horretaz gain, bi irteera izango dira Eskoriatzatik (1:00 eta 5:00) eta Aretxabaletatik (1:05 eta 5:05).

Bestalde, gaueko zerbitzuak egongo dira Antzuolatik (00:30, 1:30, 2:30, 3:30 eta 5:30) honako ibilbide hau egingo dutenak: Bergara (00:40, 1:40, 2:40, 3:40, 4:40 eta 5:40), Oñati (1:55, 3:55 eta 5:55) eta Elgeta (0:55, 2:55 eta 4:55). Alderantziz, irteerak izango dira: 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan Elgetatik; 00:00etan, 2: 00etan eta 4: 00etan Oñatitik; 00:15ean, 1:15ean, 2:15ean, 3:15ean, 4:15ean eta 5:15ean Bergaratik eta 00:25ean, 1:25ean, 2:25ean, 3:25ean eta 5:25ean Antzuolara iritsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak