Telelaguntza zerbitzuari buruzko hitzaldia San Joxepe Elkartean

Naia Laka Arrizubieta 2025ko mai. 20a, 14:58

Adinekoendako zein seme-alaba eta zaintzaileendako hitzaldia emango du Beti On Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoak.

Bergarako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartetik maiatzaren 27an egingo den Telelaguntza zerbitzuaren inguruko hitzaldiaren berri eman dute eta interesa duen oro bertaratzeko deia egin dute. Hitzaldia arratsaldeko 18:30etan izango da San Joxepe Elkartean Beti On Beti On Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publikoaren eskutik.

Zerbitzuarekin orain arte izan duten esperientzia ona nabarmendu gura dute eta adinekoendako ez ezik seme-alabendako, familiartekoendako eta zaintzaileendako interesekoa eta erabilgarria dela adierazi dute. 

Zerbitzua landa-eremuan beharrezkoa

Zerbitzua oso hedatuta dagoen arren, landa-eremuan etxetik kanpo lan egiten duten adinekoengana gerturatzea beharrezkoa ikusten dute, premia sortzen denean eskuragarri izateko: "Teknikariek bezeroen eta haien etxekoen beharrak aztertzen dituzte detektagailu mota desberdinak ezarriz, kearen, gasaren eta abarren ondoriozko arriskuak saihesteko."

Zerbitzua eskuratzeko telefono finko edo eskuko telefono linea bat behar da eta 4 euroko kuota ordaindu behar da. 600 eurotik beherako pentsiodunek ez dute kuota ordaindu beharrik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak