Kiroldegiko txartela eskuko telefonoan eskura

Naia Laka Arrizubieta 2025ko mai. 20a, 12:18

Agorrosin eta Labegaraietako kiroldegietako abonatuek eskuko telefonoko txartel digitalarekin sartzeko aukera izango dute.

Bergarako Udalak kiroldegietako erabilera erraztu nahi die herritarrei txartel fisikoa txartel digital bihurtzeko aukera emanez. Eusko Jaurlaritzaren NIK Patrika Digitala aplikazioaren bitartez abonatuek txartela telefonoan deskargatu ahal izango dute eta sarrera errazteaz gain, instalazioen erreserbak, abonu altak eta bestelakoak aplikazioaren bitartez egiteko erraztasunak izango dituzte.

Agorrosingo abonatuentzako jakinarazpen moduan, BakQ identifikazio elektronikoa beharrezkoa izango dute NIK Patrika Digitala aplikaziotik Bergara Kirola aplikaziora sartu eta kudeaketak egiteko.

NIK Patrika Digitala aplikazioak beste udal-kiroldegi batzuetako txartelez gain, Osakidetzaren OTI osasun-txartela, Euskadiko Liburutegi Publikoen sareko txartelak, Familia Ugariko Txartela eta GazteTxartela ere gordetzen ditu.

Aplikazioa Google Play-n edo App Store-n dago erabiltzaileentzako eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak