Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, hainbat ekimen sustatu ditu Adineko Pertsonen Kontseiluak Bergaran dagoeneko. Bakardadea arintzeko programak eta etxebizitza egokitzapenerako aholkuak eskaini dira. Horrez gain, informazioaren transmisioa hobetzeko boletin baten beharra identifikatu da, baita belaunaldien arteko harremanak sendotzeko ekintza bateratuak antolatu ere.
Bakardadea eta Bizikidetza Alternatibak dira Kontseiluak aurre egin beharreko bi erronka nagusiak. Horretarako bi lantalde sortu dituzte.
Bakardadearen aurkako sentsibilizazioa
Bakardadearen erronka lantzeko lan taldea da hau eta adineko askok jasaten duten isolamendu sozialaren inguruan herritarrak kontzientziatzea dut helburu. Horretarako, honako ideiak jorratuko dituzte:
- Etxebizitzen irisgarritasuna hobetzeko beharra, adinekoek kalera irten eta harremanak izateko aukera izan dezaten.
- Bakardadeari buruzko gizarte-sentsibilizazioa sustatzea gaia gizarteratuz eta ikusgarritasuna emanez.
Bizikidetza alternatiben bilaketa
Bizikidetza Alternatibena da bigarren lantaldea eta adinekoentzako bizi eredu berriak aztertzea dute helburu. Horretarako hiru ardatz nagusitan egingo dute lan:
- Egoitza eredu berriak aztertzea auzoetan banatutako zentro txikiagoak sustatuz.
- Egoitzara joan aurreko alternatibak aztertzea norberaren etxean segurtasunez eta autonomiaz bizitzeko aukera sustatuz
- Etxean bizitzeko zerbitzu osagarriak bilatzea adinekoek etxean bizitzen jarraitzeko baliabide egokiak izan ditzaten.