Taupa Dantza Taldeak, Camden Dance Studiok, Moises Azpiazu Dantza Taldeak eta Bergarako Musika Eskolak lankidetzan antolatu dute ekimena eta musikaz eta alaitasunez beteko dute herria.
Goizean hasiko da jaia, 11:30ean Laboratorium Museoan. 12:15ean Ariznoa Plazan (epaitegien aurrean) jarraituko dute dantza ikuskizunek, eta 13:00etan amaituko da San Martin Plazan. Parte-hartzaile guztiak elkartuko dira bertan, ekitaldiari amaiera biribil bat emateko.