Kultur ekitaldiak Olaso Dorrean: argazki-dokumentala eta komiki aurkezpena

Naia Laka Arrizubieta 2025ko mai. 19a, 15:36

Maiatzaren 29an Joseba Egibarren Euskal Herria: mendiak eta lurrak proiektatuko da eta ekainaren 3an Kote Camachok Txillardegi eta Monzon Bergaran komikia aurkeztuko du.

Bi kultura ekitaldirekin dator Olaso Dorrea Fundazioa hurrengo asteei begira.

Alde batetik, Joseba Egibar mendizale eta argazkilari bergararraren Euskal Herria: mendiak eta lurrak argazki-dokumentala proiektatuko da hilabete honen bukaera aldera, maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Olaso Dorrean bertan. Ikus-entzunezko honetan "bertako jendea, tradizioak eta gure herriko parajerik ederrenak" ikusteko aukera izango dute hurbilduko direnek.

Bestetik, datorren hilaren 3an Kote Camachok Txillardegi eta Monzon Bergaran komikia aurkeztuko du dorrean arratsaldeko 19:00etan. Marrazkilari, zinemagile eta animatzaile oiartzuarrak ibilbide oparoa du ikus-entzunezkoen munduan, datu aipagarri moduan 2010ean La gran carrera filmarekin lortu zuen Europako Zinema Akademiaren izendapena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak