Egubakoitz arratsaldean, hilaren 16an, ospatu zuten Udaberriko jaia Bergarako Musika Eskolako kideek. Lehendabizi, biolin, txistu, gitarra eta piano kontzertuak izan ziren Iralan, eta San Martin plazara lekualdatu ziren ondoren, abesbatzen, akordeoien eta banda zein orkestraren txanda izan baitzen. Azkenik, Aliritzi erromeria taldearekin eman zioten amaiera jaialdiari. Hemen dituzue eurek bidalitako argazki batzuk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.