Euskaraldiaren hasiera ekitaldia ospatu zuten atzo Bergarako San Martin Agirre plazan. Euskararen aldeko ariketa ezagunean parte hartzera deituak ziren herritarrak eta ez zuten hutsik egin. Arratsaldeko 19etatik aurrera txapak jasotzera zein izena ematera hurbildu ziren bergararrak eta ekitaldi desberdinek alaitu zuten bertako giroa.
Ahobizi eta belarripresten jaitsieraren testigu izatearekin batera, txapa janzte bateratua egin zuten bertaratuek eta Euskaraldiko abestia eta koreografia ere ez ziren falta izan. Ospakizuna borolitzeko, erraldoiez eta Gorka Zabaletaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.