Iazkoa errepikatzeko "gogoz" daude Bergarako pilotariak

Mireia Bikuña 2025ko mai. 15a, 17:00

Iaz finalerdietara heldu ostean, Bergarako pilotariek bihar, egubakoitza, hasiko dute aurtengo Herri Arteko Pilota Txapelketa: zuzenean jokatuko dituzte final zortzirenak, eta Amezketa izango dute kontrario, Amezketan,
18:30ean.

Aitor Contrerasek eta Arkaitz Ilarduiak osatuko dute kadete mailako bikotea; Haritz Etxabek eta Aratz Ormaetxeak, gazte mailakoa; eta Ander Etxanizek eta Harri Oterminek, seniorretakoa. Azkenik, Aitor Bergara izango da entrenatzailea.  "Ez dakit iazkoa errepikatzeko gai izango garen. Oraingoz, lehen kanporaketa gainditu gurako genuke. Talde polita daukagu, eta aurrera egiteko ilusioa ere bai", esan du Bergarako pilota saileko arduradun Julen Aranburuk.

Amezketan jokatuko duten joanekorako erronka nagusia kadete mailako partidua izango da. "Amezketarren kadeteak nahiko indartsua dira, eta gure taldearen hanka motzena maila hori da. Gazte mailan eta seniorretan, gauzak ondo eginda, irabazi egingo dugula uste dut; beraz, kadete mailan zer egiten dugun izan daiteke gakoa, itzulerarako. Partidua galduta ere ahalik eta tanto gehien egitea komeni izaten
da", azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak