Emakumeen ahalduntzea eta ingurumenaren zaintza hizpide Bergaran, hilaren 22an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko mai. 13a, 18:07

Bertako basoa berreskuratzeko Kukubaso elkarteak eta Bergarako Udalak Jabekuntza Eskolaren egitarauaren baitan antolatutako Emakumea bere inguruaren zaintzan. Lehen, orain... eta gero zer? izeneko mahai-ingurua egingo da datorren maiatzaren 22an, Irizar jauregian (18:00). Anaje Narbaiza, Ane Gorosabel, Nere Aspiazu eta Dalila Argueta arituko dira hizlari, Kukubaso elkarteko Maite Aristegik bideratuta.

Mahai-inguru honetan, emakumeek historikoki ingurumenaren eta ingurunearen zaintzan izandako garrantzia aztertuko da, eta egungo eta etorkizuneko erronkak jorratuko dira. Hitzaldiak hainbat arlotan sakonduko du, besteak beste, lurraren eta inguruaren zaintza, elikadura osasungarri eta burujabea, emakumeen ahalduntzea eta baserrien biziraupenerako saretze-modu berriak.

Mahai-ingurua iragartzeko kartela.

Ekimen honetan, bertako eta kanpotik etorritako emakumeek beren testigantzak partekatuko dituzte, belaunaldi desberdinetako ikuspegiak eta esperientziak plazaratuz. Ondoren, parte-hartzaileen arteko solasaldi irekia egingo da, esperientziak partekatu eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko.

Bergarako Udalaren Jabekuntza Eskolak emakumeen ahalduntzea, partaidetza eta saretzea sustatzea du helburu, eta horretarako urte osoan zehar hainbat ekimen eta jarduera antolatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak