Euskaraldia 2025

Azken egunak bergararrentzat Euskaraldian izena eman eta txapa jaso dezaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko mai. 13a, 15:08

Maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioan izena emateko eta txapa jasotzeko dei egin du Jardun euskara elkarteak. Horrez gain, gogora ekarri dute maiatzaren 15ean San Martin plazan egingo dela hasiera ekitaldia. "Besteak beste, ahobizi eta belarriprest-en jaitsiera, txapa janztea, musika, dantza eta beste sorpresaren bat izango dira"

Jardunek dei egin die bergararrei Euskaraldian parte har dezaten.

Izena emateko: 
     - www.euskaraldia.eus webgunean
     - Jardunen Oxirondoko azokako egoitzan: 9:00-13:00 eta 15:00-18:00
     - San Martin plazako 2. zenbakiko lokala: 18:00-20:00
Txapa jasotzeko: 
     - Jardunen, 9:00-13:00 / 15:00-18:00
     - San Martin plazako 2. zenbakiko lokala: 18:00-20:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak