'Kriskitin, ametsaren bila' ipuin musikala estreinatu dute Bergaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko maiatzaren 12a

Musikak eta antzerkiak bat eginik, zapatuan, maiatzaren 10ean, izan zen estreinaldia, Bergarako Musika Eskolaren eskutik.

Marije Ugalde bergararrak ondu eta zuzendutako Kriskitin, ametsaren bila ipuin musikala estreinatu dute Bergarako Seminarixoan. 53 haur aritu dira oholtza gainean, eta, horiekin batera, bost musikariz osatutako orkestra: pianoa, flauta, biolina, txeloa eta perkusioa. Valen Moñux eta Unai Barruatibengoa arduratu dira, berriz, irudiez eta soinuaz, Seminarixoko langileekin batera. "Bete egin da aretoa, eta txalo zaparradarekin eskertu digute egindako lana", adierazi dute sortzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak