Aitor Garitanok kantu errezitala eman du Seminarixoan

Gontzal Belategi Zubia 2025eko maiatzaren 11

Aitor Garitanok kantu errezitala eman zuen Seminarixoan, German Ormazabal piano-jolearekin batera. Bergararrek txalo artean hartu zituzten musikariak. Elkarrekin jotzen zuten lehen aldia izan zen. 

Aitor Garitano tenor bergararrak kantu errezitala eman zuen egubakoitzean Bergarako Seminarixoan. Garitanok azaldu zuen emanaldia berezia zela berarentzat zein Ormazabalentzat: “Niretzat eta Germanentzat plazer handia da kontzertu hau Bergaran eskaintzea. Kontzertu bat batera eskaintzen dugun lehen aldia da, beraz ilusio are gehiagorekin gaude horregatik, eta nola ez, herrian kantatzea beti da pozgarria”.

Hainbat pieza klasiko kantatu zituen, tartean, Felix Mendelssohn konposatzaile erromantikoaren sei kantuko ziklo bateko hiru: Artzainaren kanta, Veneziako gondoleroaren kanta eta Ibiltariaren kanta. Bergararrek ez zuten hutsik egin eta txalo zaparrada batekin hartu zituzten musikariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak