Zapatuan eta domekan, berriz, Txapa Irratiaren 40. urteurreneko ospakizunak borobilduko dituzte. Gitarra biziek hartuko dute Bergarako gaztetxea bihar, 22:30ean hasita. Angiolillo liburutegiarekin elkarlanean, Australiako eskarmentu handiko Johny Casino Sindicat eta Bizkaiko La Secta taldeak gonbidatu ditu herriko irrati libreak.
Domekan, berriz, flamenko doinuek hartuko dute lekukoa: Askoa eta Lagunak taldearen eskutik, flamenko erritmo tailerra egingo dute, 17:00etan, eta Ufadak ikuskizuna, 19:00etan hasita. Sarrerak leihatilan izango dira salgai, zortzi eurotan.