Bergarako musika bandaren kontzertua domekan, Euskaraldiari "keinutxo" eta guzti

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko mai. 9a, 11:12

Bandaren kontzertu bat, artxiboko argazki baten.

Bergarako musika bandak kontzertua emango du domekan, hilak 11, udal pilotalekuan (12:30). Bost pieza joko dituzte eta amaieran, aurreratu dutenez, "keinutxo bat" izango dute hastear dagoen Euskaraldiarekin. Sarrera doakoa izango da. 

Esandako moduan, bost pieza joko dituzte: Santiago Loperen Gerona pasodoble-martxa; Ambroise Thomasen Raymond operako obertura "alaia eta bizia"; Pablo Sorozabalen Katiuska zarzuelako pieza, errusiar kutsua duten doinuekin; Ben Haemhoutsen Saturnalia, inperio erromatarreko jaietan oinarritutako obra sinfoniko "koloretsua"; eta Quincy Jonesen Soul Bossanova abestia, erritmo brasildarrak eta estatubatuarrak nahasten dituena. "Amaieran, keinutxo bat egingo diogu Euskaraldiari", iragarri du bandako zuzendari Enrike Txurrukak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak