Munabeko bidea Angiozarretik Munabe etxeraino iristen den bidea da eta hainbat hobekuntza egingo dituzte. Luis Mari Alberdi Agirre aparejadoreak idatzi du proiektu teknikoa, eta hiru tarte nagusi bereizten dira.
Lehen zatian, hilerriaren aurretik Munabeko laua izeneko tramora arte egingo dute. 665 metroko luzera du eta lur azpiko zikina kendu eta zoladura berria jarriko dute. Bigarren zatian, Olaiturri eta Ugarte erreken arteko gunean, 75 metroko luzeran, hormigoi bidezko zoladura jarriko dute. Hirugarren zatian, Munabe zentrala izandako Argietxia eraikinerako zoladura berria aurreikusten da.
Uraren bilketa eta azpiegitura hobetzea
Proiektuak, gainera, uraren bilketa eta hustuketa hobetzeko eta bidearen azpiegitura indartzeko hainbat neurri aurreikusten ditu; besteak beste, hormigoizko baretzeak, ur bilketa sistemak eta sumidero berriak.
Bergarako Udaleko Markel Azkargorta zinegotziak azpimarratu du lan hauek funtsezkoak direla Angiozar auzoko sarbideak hobetzeko eta bertako bizilagunen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, auzoguneetan hobekuntzak egitearen garrantzia ere nabarmendu du.