Senior mailako nesken taldeak ezin izan zuen multzoko lehen postua lortu joan den asteburuan. Ahalegin handia egin eta harmailetatik bultzada izan arren ezin izan zuten garaipena lortu. Hala ere, beste partiduetako emaitzek mesede egin ostean lauko finaleko finalerdia etxean jokatzeko aukera izango dute. Partidua maiatzaren 10ean izango da, 18:00etan hasita; saskibaloi sailetik dei egin diete herritarrei animatzera hurbiltzeko. Bergararrek partidua irabazten badute Mondragon Unibertsitatearen eta Goierri Aldapa –arrasatearrek Urretxun jokatuko dute, egun eta ordu berean– taldeen arteko irabazlearen aurka jokatuko dute bigarren nazional mailara igo ahal izateko finala.