Euskaraldia 2025

Euskaraldiaren etorrera ospatzeko ekintzak Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko api. 30a, 10:01

2025eko hamaikakoa aurkezteko agerraldia, Seminarixoan.

Maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa badatorrela ospatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialean parte hartzera deitzeko ekintzak antolatu dituzte Bergaran ere. Lehena maiatzaren 8an izango da; pintxo pote berezia antolatu dute Irala kalean, eta bertan izena emateko aukera egongo da.

Maiatzaren 8ko ekintzaren ostean, hilaren 15ean ahobizi eta belarriprest txapak banatuko dituzte. Maiatzaren 5etik 9ra eta hilaren 12tik 14ra honako modu hauetan lortu ahalko dute bergararrek euren txapa: Jardunek Oxirondo azokan duen egoitzan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Horrez gain, San Martin plazan ere postua jarriko dute, Sabadell bankuko sukurtsalaren pareko lokalean; bertan 18:00etatik 20:00etara egongo dira.

Azkenik, maiatzaren 15ean Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia antolatu dute. Hainbat ekintza izango dira: ahobizi eta belarriprest-en jaitsiera, erraldoiak, txapa janzte bateratua, Euskaraldiaren abestia eta koreografia, musika, umorea...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak