Badatoz Bergarako Labegaraieta auzoko jaiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko apirilaren 29a

Labegaraietako jaiak, artxiboko irudi baten.

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko dituzte jaiak Bergarako Labegaraieta auzoan. Patata-tortila lehiaketa, auzo bazkaria eta auzo krosa izango dituzte, besteak beste.

Apirilaren 30ean, jaiekin hasi ostean (19:00), patata tortila lehiaketa (19:15) eta DJ Arno (22:00) izango dituzte; 00:00etatik aurrera DJ Anderrekin jarraituko du festak Poli tabernan.

Hala ere, maiatzaren 1erako egun osoko egitaraua prestatu dute: diana Bergarako txistulariekin (10:00); meza, salda eta txorizoa (11:00); gaztetxoendako marrazki topaketa (11:30); Ane, Amaia eta Aiora trikitilariekin girotutako poteoa kiroldegian (13:00); auzo-bazkaria (14:30); auzo-krosa (16:30); eta ume zein gaztetxoendako jolasak –jolasen ostean, txokolatea, buruhandiak eta erraldoiak egongo dira–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak