Makalaren igoerak emango die hasiera gaur inoiz baino luzeago datozen Elorregiko jaiei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko apirilaren 25a

Makalaren igoera Elorregin, iazko jaien hasieran.

Aurten bereziki luzeak izango dira Bergarako Elorregi auzoko jaiak, bi asteburutan zehar luzatuko dira-eta. Apirilaren 25ean, 26an, 27an eta 28an eta maiatzaren 3an izango dira ekintzak; asteburu honetarako antolatu dituzte ekitaldi gehienak baina maiatzaren 3an ere egongo da zertaz gozatu. Gaur, hasteko, makalaren igoera eta afaria.

Esandako moduan, asteburu honetarako antolatu dituzte ekitaldi gehienak. Gaur 18:00ak bueltan elkartuko dira plaza garbitu ostean makala edo txopoa igotzeko eta ondoren, 20:00etan, Alkartasuna elkartean bazkalduko dute.

Bihar, apirilak 26, bertso bazkari girotua izango dute, Ane Zuazubiskar, Maider Arregi eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin eta Manu Iztueta soinu-jolearekin. Bazkalostean, 19:00etan, Nebar taldeak kontzertu akustikoa emango du.

Eta domekan, hilak 27, meza (10:30), pilota partiduak (11:00) eta Moises Azpiazu dantza eskolako gaztetxoen emanaldia izango dira; ondoren pintxoak eta salda izango dira elkartean.

Apirilaren 28an, San Prudentzio Eguna, meza eta afaria izango dituzte.

Azkenik, maiatzaren 3an, kontzertuak izango dira protagonista: Larru Beltzak, Garratz eta Hamarratz taldeek joko dute; ondoren, "pintxada kolektiboa" egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak