Bidea zabalik dela –errei bakarrarekin– ari dira lanean eta txandaka ari dira trafikoa antolatzen. Lanik handienak gaur, eguena, egingo dituzte eta bihar emango diote amaiera. Hala adierazi dute obraren ardura dutenek.
GI-627 errepideko Bergaratik Elorregira arteko zati horretako zorua hondatuta zegoen, zulo eta pitzadurekin, ertzetan bereziki.