Euskal Errepublika eskatu zuen Bergarako Udalak orain dela 94 urte

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 15a, 06:59

Bergarako udaletxea. (Argazkia: Kutxa Fototeka, Marin Pascual Fondoa)

Gaur, apirilak 15, betetzen dira 94 urte Bergarako Udalak, aho batez, Euskal Errepublika eskatu zuela. Hala eman du jakitera Naziogintza Taldeak.

Espainiako Bigarren Errepublika apirilaren 14an ezarri eta egun bat beranduago eskatu zuen Bergarako Udalak Euskal Errepublika. Bergarakoak egindako legez, Euskal Herriko beste udal batzuk ere euskal errepublika aldarrikatzea eskatzen zuen mozioa berretsi zuten 1931ko apirilean, besteak beste, Azpeitian, Hernanin, Lazkaon eta Markinan.

Naziogintza Taldeak historiako pasarte "garrantzitsu hori" gogora ekarri nahi du, eta alderdi politiko abertzaleei eskatu gura die Euskal Errepublikaren aldeko urratsak egiteko: "Gora Euskal Errepublika!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak