Apirilean Musika zikloaren 21. aldiari itxiera emateko saioa izan zen, atzo, egubakoitza. Bergarako Musika eta Dantza eskolak ikasturtea osoan zehar egiten duten lana kaleratzea helburu dute, eta, apirilaren 3tik 12ra arteko egitarauaren barruan, Seminarixoan, Kantu ikasleen kontzertua izan zen, atzo; ondoren, berriz, Munibe plazan, trikitixa eta perkusio kontzertua egin zuten. Hala ere, zikloa guztiz borobiltzeko, gaur, Erramu-zapatuan, trikitilarien, fanfarrearen eta dantzarien kalejira izan da, eta erakustaldia Muniben.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.