Azken bost partiduetatik hiru galdu eta bi berdindu ostean, Gijongo Sportingek Ruben Albés kargugabetu zuen. Emaitza txarren ostean, Garitanok hartu du taldea zuzentzeko ardura. Bergararrak ezagutzen du maila, iaz Tenerife zuzendu zuelako kategoria berean. Asteburuan izango du lehen erronka Eldenseren kontra, etxetik kanpo.