Apirilaren 8an irekiko dute Agorrosingo barruko igerilekua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko api. 7a, 15:07

Agorrosin kiroldegiko barruko igerilekua. Argazkia: Bergarako Udala.

Bergarako Udalak jakinarazi du Agorrosin kiroldegiko igerilekuko teilatuaren konponketa lanak aurreikusitakoa baino azkarrago amaitu direla eta, ondorioz, igerilekua apirilaren 8an, bihar, berriro irekiko dela ohiko ordutegiarekin. Egun horretan bertan jarriko dira martxan igeriketa ikastaro guztiak, Igeriketa Eskola barne.

Itxierak eragindako epeari dagokionez, Udalak ondoko neurriak hartu ditu:

  • Martxoko abonuen (hileko zein urteko), ikastaroen eta erreserben diru itzulketak egingo dira, itxierak eragindako egunen proportzioan. Itzulketak hilabete bukaeran egingo dira.
  • Apirileko kobrantzak datozen egunetan egingo dira eta, itxierak eragindako zerbitzuei dagokienez, era proportzionalean kobratuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Agorrosin kirolgunera joan behar da.

Estalkia, konponduta. Argazkia: Bergarako Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak