Ikuskizunak migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du, txorien migrazioen bitartez. "Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen proposamen garbia, txukuna eta oso dibertigarria da", azaldu dute konpainiakoek eta zera gaineratu: "Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen ditu ikuskizunak".