Bailarako ikastoletako 300 ikaslek hartuko dute parte 'Euskal Giroan jolasten' egitasmoan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko api. 3a, 18:36

Aranzadi ikastolako eraikina. Argazkia: aranzadi ikastola

Bihar, egubakoitza, Euskal Giroan Jolasten izenburupean, bailarako Ikastolen arteko kirol ekimena egingo dute Arizmendi ikastolako Gaztelupe eta Almen gunekoek, Oñatiko Txantxiku ikastolakoek eta Bergarako Aranzadikoek, Bergarako zenbait gunetan. Guztira, 300 ikasle inguruk hartuko dute parte, 40 taldetan banatuta.

Euskal jolas eta jokoak ezagutzeko, horien gizarte eta kultur esanahiaz jabetu, egoki egiten saiatu, emozioak eta sentipenak ulertu eta adierazteko asmoz, eskualde mailako egitasmoa burutuko dute, bihar, Bergaran. "Euskal Giroan Jolasten ekimena saiakera bat da ikaslearen ingurune soziokulturalean abiatuz, bizi duen ingurune hori modu aberatsean ulertu, interpretatu eta integratzeko".

4 gunetan banatuta

Aranzadiko patioan hasiko dute  eguna, 09:30ean, eta lau gunetan banatuko dira –Aranzadi, Munibe, Pilotalekua eta kanpoko eremua, eta, Oxirondo plaza–. Gune bakoitzean, berriz,  hamar talde izango dira.

Egitaraua

9:30 hasiera ekitaldia Aranzadiko patioan:
Taldeen desfilea
Zazpi jauzi dantza
Bertsoak: Arizmendiko Almeneko eta Gazteluondoko ikasleek
10:00 gune bakoitzaren hasiera
11:45-12:05 hamarretakoa
12:05-13:55 guneen jarraipena
14:00 Amaiera ekitaldia Aranzadiko patioan:
Borobila dantza
Poemak: Aranzadi eta Txantxiku ikastolak

Helburu askoko egitasmoa

Debagoieneko ikastolen arteko harremana sendotzea, Debagoieneko adin berdineko ikasleek beraien artean jolasteko gai izatea, Euskal kulturako, bereziki bailako ohitura, joko eta jolasak ezagutu eta hauekin gozatzea, Gelan landutakoa plazaratzea, Ikasleen autonomia lantzea, Txapelketa ezberdinetan parte hartze aktiboa izatea, Gelakideen arteko harremanak hobetzea sortu daitezkeen arazoei modu aktiboan aurre eginez… bezalako helburuak batzen ditu egitasmoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak