Bergarako Mariaren Lagundiko 40 ikasleren "esperientzia ahaztezina" Herbehereetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko api. 1a, 08:39

Bergarako ikasleak Warnsveld-en. Argazkia: Mariaren Lagundia.

Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxeko 40 ikasle eta hiru irakasle Herbehereetako Warnsveld herrian daude bisitan martxoaren 29tik apirilaren 5era arte. Askotariko ekintzez gozatzen, "esperientzia aberatsa eta ahaztezina" ari da izaten ikasleentzat.

Astebetean asko ikasten ari direla adierazi dute ikasleekin dauden irakasleek: "Bertako ikasle, irakasle eta familiek harrera ezin hobea egin diote gure ikasleei eta onuragarria izaten ari da gure ikasleentzat beste kultura bat, ohitura ezberdinak eta elkarbizitza sustatzeko, eta bide batez euren arteko harremanak  ere sendotzeko aukera dute. Bizi esperientzia ahaztezina izaten ari da, proiektuaren  helburu sendo bat  ikaslearen  garapen pertsonala eta  integrala  izanik, zalantzarik gabe, bizipen honek ere, helburu hau lortzeko  bidea egiten lagunduko die". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak