Iñigo Alberdi izango da Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari berria

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko mar. 30a, 10:04

Ibon Aranbarri eta Iligo Alberdi lekuko aldaketa irudikatzen. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bergararrak Ibon Aranbarriren lekukoa hartuko du Bilboko Orkestra Sinfonikoaren gidaritzan maiatzaren 7tik aurrera. Azken urteotan Bilboko Koral Elkarteko zuzendari izan da Iñigo Alberdi.

Soraluzen 1973an jaiotako baina hamarkadak Bergaran bizitzen daramatzan Iñigo Alberdik hartuko du Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza. Azken hogei urteetan Ibon Aranbarri izan da BOS-eko zuzendari nagusia, eta erretiroa hartuko duenez, Alberdi hautatu du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak osatutako BOSeko Patronatuak, zuzendari kargurako.

Iñigo Alberdiren curriculumean beste pauso bat da BOSeko zuzendaritza. Izan ere, bergararra, Bilboko Koral Elkarteko zuzendari nagusia da 2016tik, eta irakasle laguntzailea Musikenen eta Nafarroako Unibertsitatean. Urteak daramatza lanean musikaren kudeaketan eta Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia izan zen 2006tik 2014ra, eta Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa 2017tik 2019ra. Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteko kidea eta lehendakariordea izan da. Eusko Ikaskuntzako batzordekide izan da, baita Musikene, Musika Hamabostaldiko eta ROCEko (Hezkuntza-Kontzertuen Antolatzaileen Sarea) patronatuetako kide ere. Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseiluko kide izan da, eta 2024ko abendura arte Kultura Ministerioko Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Kontseiluko kide izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak