Ezkurdia eta Rezustak Artola eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute domekan Eskuz Binakako Txapelketako finala Nafarroa Arenan, eta partidua zuzenean ikusteko aukera egongo da Bergarako Udal Pilotalekuan jarriko duten pantaila erraldoian. Frontoiko ateak 16:50ean zabalduko dira, eta jaialdiko lehenengo partidua 17:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.