Euskaraldia 2025

Euskaraldiko bilera irekiak egingo dituzte Bergaran martxoaren 31tik aurrera

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko martxoaren 25a

"Burubelarri" ari da prestatzen maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldia Bergarako lantaldea, eta une honetan eskuartean dituzten gaiak lantzeko bilerak egingo dituzte astelehenero, 19:00etan Irizar jauregian. Bileretan izena ematera animatu ditu herritarrak Jardun Euskara Elkarteak.

Euskaraldirako bi hilabete baino gutxiago falta dira, eta Bergarako Euskaraldiko lantaldeak bi arlo ditu eskuartean: bata, zabalkundea, izen-ematea eta txapa-banaketa; bestea, hasiera eta amaiera ekitaldiak nahiz komunikazioa.

Bi alor horiek lantzeko martxoaren 31n hasita, astelehenetan, herritarrei zuzendutako bilera irekiak egingo dituzte 19:00etan Irizar jauregian.

Bileretan parte hartzeko interesa dutenei, jakinarazteko eskatu diete Jardun Euskara Elkarteak 943 76 36 61 edo 605 71 24 69 telefonoetara deituta, edo bergaraeuskaraldia@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak