Apirilaren 3tik eta 12ra bitartean Bergarako Musika eta Dantza eskolako musika jole, kantari eta dantzariek hogei bat hitzordu izango dituzte, Erramu Zapatuko ferian borobiltzeko. "Aurten inoiz baino espazio publiko gehixeago okupatzeko filosofiarekin, talde handiekin kalera ateratzeko apustua egin dugu eta San Martin Plazan, Muniben eta Irala kalean hainbat kontzertu emango ditugu", adierazi dute ohar bidez.
Berritasunetako bat da apirilaren 10ean kartzela zaharrean emango duten rock kontzertua, bertako Dos golpes ikasle taldearekin eta Zumarragako Los Romeros taldearekin, 19:00etan hasita.
Egitarauari ekiteko Aitor Garitano kantaria gonbidatu dute: apirilaren 3an, 19:00etan, Musika Eskolan Wolfgang Amadeus Mozarten Flauta magikoa operaren nondik norakoak azalduko ditu. Ondoren, apirilaren 5ean Seminarixoan proiektatuko da, 17:00etan hasita.
Apirilaren 5ean ere Alaitz Guridi abeslariarekin eta Edurne Saizar pianistarekin Sehaska tailerra emango dute 11:00etan hasita, Musika Eskolan. Izen-ematea doako da, apirilaren 1era arte: idaz@bergarakomusikaeskola.com, 943 76 57 80 edo whatsapp mezua bidali behar da 679 154 412 telefono zenbakira.
Apirilaren 7an soka kontzertua izango dute San Martin plazan (18:30; gainera, ikasle helduen emanaldiak Musika Eskolan (19:00) eta erretiratu etxean (19:30) emango dituzte.
Potto igela ipuin musikatua
Apirilean Musika ekimeneko beste klasiko bat da ikastetxeentzako ipuin pedagogikoa. Apirilaren 8an, HHko eta LHko 400 ikasle inguruk Potto igela ipuin musikatuaz gozatuko dute, musika eskolan.
Bestalde, arratsalde horretan bertan, Seminarixoan, 18:30ean, gitarra, piano, klarinete eta dantzariek kontzertua (18:30) eta Beñat Askargorta biolin-jolearen entzunaldia antolatu dituzte (19:45). Musika eskolan, berriz, abesbatzak Gurekin abestu eta gozatu! saioa emango dute (18:15).
Apirilaren 9an, musika eskolan, familia eta lagun arteko flauta emanaldia(18:30) eta piano kontzertua Seminarixoan (19:00). Antzuolan, berriz, pianoa eta gitarra emanaldia eskainiko dute eguneko zentroan (15:30).
Apirilaren 10ean, txistulariek kalejira egingo dute Antzuolan (16:45); Bergarako Irala kalean, berriz, Big Band taldeak eta metal taldeak joko dute (18:00). Kartzela zaharrean, berriz, rock kontzertua emango dute (19:00).
Kantu ikasleen kontzertuan, apirilaren 11n izango da, Seminarixoan (18:30), eta trikiti eta perkusio ikasleen kontzertua Muniben izango da (19:30)
Azkenik, Apirilaren 12an, Erramu zapatuan, trikitilarien, fanfarrearen eta dantzarien kalejira izango duten 11:00etan, eta erakustaldia Muniben 12:00etan hasita.