Bete egin zen Irizar jauregia egubakoitzean Luis Mari Zalduaren hitzaldian. Euskal Autonomia Erkidegoan topatutako aldareetan jainko eta jainkosei egiten zitzaizkien eskaintzez aritu zen, eta jainkoen artean Larrahe nabarmendu zuen. "Badirudi jainko nagusia zela, baina beste batzuk ere bazeuden. Haien artean, Urde, badirudi, Mikeldiren aintzindaria zela", azaldu dute antolatzaileek.
Luis Mari Zalduak aldareetan idatzitako testuetan euskal hizkuntza edota euskararen aurrekariei buruzko jendeak eginiko galderak erantzun zituen. Haren hitzetan, Euskal Herrian euskararen aurrekari den euskal hizkuntza erromatar garaia baino lehenago hitz egiten zen: "Horren euskalduntze berantiarraren teoria bertan behera uzten du".