Bisita hauen bidez, esperientziak partekatzeko eta elkarlan berriak aztertzeko aukera izan zuten bi herrietako eragile eta Udal ordezkariek, betiere helburu komun batekin: egungo erronkei erantzuteko gai diren azoka biziak eraikitzea, ikuspegi publiko-komunitariotik abiatuta.
Topaketan, azokaren eta Elikaenearen eguneroko jarduna eta erronkak izan ziren hizpide. Besteak beste, honako gaiak jorratu zituzten: azokaren dinamizazioa eta berrikuntza beharra; ekoizleen eta postuen arteko koordinazioa; Elikaenearen sukalde proiektua; eta dendaren horniketa eta tokiko ekoizpenaren sustapena.