Martxoaren 20an, eguenean, haize bolada bortitzek Agorrosin igerilekuko estalpean eragindako kalteen ondorioz kirol zentroa eta inguruko espazioak aldi baterako itxi behar izan zituen Udalak, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Atzo, egubakoitza, espezializatutako enpresa batek teilatuan eroritako zatiak kendu zituen, solte zeudenak finkatu, eta estalpeko egitura egonkortu zuen. Egindako lanen ondoren, segurtasuna bermatuta dagoela baieztatu ahal izan du Udalak. Ondorioz, gaur, zapatua, 16:00etan ateak ireki dituzte Agorrosingo kirol gunean. "Instalazio guztiak egongo dira erabilgarri igerilekua izan ezik. Bestalde, astelehenetik aurrera lehorreko ikastaroak normaltasunez emango dira. Igerilekuari dagokionez, itxita jarraituko du bere sabaiaren egoera teknikoak behar bezala aztertu arte", adierazi dute Udaletik.