Bihar amaituko da Alaiak Jubilatuen Elkarteko Bazkideen Eguneko bazkarian izena emateko epea

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mar. 20a, 15:15

Alaiak Jubilatuen Elkarteko Bazkideen Eguna. (Argazkia: GOIENA).

Martxoaren 29an, urteko batzar orokorra eta Bazkideen Eguna izango ditu Alaiak Jubilatuen Elkarteak.

Batzarraren lehen deialdia 10:00etarako egin dute; bigarrena, berriz, 10:30erako. Ostean, 12:30ean, luntxa emango dute jubilatuen elkartean, eta 14:00etan, bazkaria egingo dute eskolan, eta Alaiak Kantuan taldean girotuko du bazkalostea. Bihar da bazkarian izena emateko azken eguna. Parte hartu nahi dutenek Laboral Kutxan edo Kutxabanken 17 euro ordaindu beharko dituzte.

Halaber, jubilatuen elkarteak maiatzaren 4tik 10era Galiziara irteera antolatu du (669 euro). Izen-ematea apirilaren 4ra arte dago zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak