Biharko emanaldian ikusi ahal izango dira Ekain Martinez de Lizarduyren Prosopagnosia; Sonia Estevezen Plazer bat; Eneko Sagardoyren Betiko Gaua; Ekain Irigorienen Europa; Alaia Martin, Karmele Mitxelenareneta Iraitz Mateoren Pentsatzen dut; Jone Arriolaren Hor Konpon; Nerea Ayalaren Goodbay Kepler, eta Alba Lozanoren Utlandsk.
Laburbirako film laburren aurtengo bilduma Euskal Herri osoko 51 herritan ikusi ahal izango da, martxoaren 7tik apirilaren 11ra: Gipuzkoan, 22 herritan; Bizkaian, 19; Araban, 5; Nafarroan, 2; Iparraldean, 3; eta Londresen, berriz, 1.