Ainhoa Salillas bergararra da Txuri Urdin hockey taldean jokatzen duen debagoiendar bakarra, eta duela aste gutxi izan zen GOIENArekin, hurrengo asteetan zituzten erronken gainean berbetan. Orduan aurreratu zuen ederra izango litzatekeela 2022an lortutako dobletea errepikatzea, liga eta kopa irabaztea, eta oraingoz, bide horretan dira. Donostiarrek oraingo asteburuan irabazi dute Iberdrola liga. Emozioz betetako finala izan da, izan ere, gipuzkoarrek bosgarren partiduan lortu zuten titulua eskuratzea, Majadahondari 2-3 irabazi ostean. Hala, Txuri Urdinendako hirugarren liga izan da. Hemen partiduaren laburpena:
Kopa jokoan, asteburuan
Donostiarrek ez dute ospakizunetarako tarte handirik izan, oraingo asteburuan jokatuko dute eta Kopa txapelketa. Zapatuan 16:00etan jokatuko dute lehenengo finalerdia, Jacaren kontra. Eta, bigarren finalerdian Majadahonda eta etxean jokatuko duten Puigcerda izango dira aurrez aurre. Eta, irabazleek domekan jokatuko dute finala. Gainera, Irene Senac entrenatzaileak ez du Maria Sierra atezaina eskura izango, horrenbestez, Ainhoa Salillas bergararraren eta Ona Perezen ardura izango da Txuriren atea zaintzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!