Ados-en binakako txapelketako lehen mailako finalerdietan izango dira Barrokal eta Arrastia

Ibai Irasuegi Garai 2025ko mar. 17a, 16:52

Maddi Barrokal pelotari bergararra. Artxibotik ateratako argazkia.

Zapatu honetan jokatuko dira binakako txapelketako finalerdietako aurreneko partiduak, Donostiako Atano pilotalekuan.

Maddi Barrokalek eta Amaia Arrastiak Ados-en binakako txapelketako lehen mailako finalerdietako partidua jokatuko dute, zapatuan, Oskoz eta Agirre bikotearen aurka. Finalerdiak zapatuan eta domekan jokatuko dira, Donostiako Atano pilotalekuan eta Biarritzeko Plaza Berri pilotalekuan. Lehen mailako liga fasea jokatu duten sei bikoteetatik, binakako finalerdietarako lehen postuan sailkatu dira Barrokal eta Arrastia, ligako hamar partiduetatik zortzi irabazita.

Laugarren urtez finalean

Larunbateko partiduan banatuko dira promozio mailako eta lehen mailako finalerako aurreneko txartelak, eta gorriz jantziko diren Barrokalek eta Arrastiak aurkari izango den Oskoz eta Agirre bikotea garaitzea lortzen badute, aurrelari bergararrak binakako txapelketan jarraian jokatuko duen laugarren finala izango da aurtengoa. Bergararrak 2022ko eta 2023ko lehen mailako binakako txapelketak irabazi zituen, eta, 2024an Leire Galeanoren eta Ainhoa Ruiz de Infanteren aurka galdu eta gero, larunbat honetan finalerako sailkatzeko beste aukera bat izango du Barrocalek.

Olatz Insausti, promozio mailako finalerdietan

Promozio mailako liga fasea jokatu duten lau bikoteak egongo dira aurtengo finalaurrekoetan, eta Olatz Insausti pilotari antzuolarrak Donostian jokatuko du promozioko finalaurreko partidua, Cresporen eta Perezen aurka. Bigarren finalaurrekoak Biarritzeko Plaza Berri pilotalekuan jokatuko dira, domekan, 11:30ean.

Promozio mailako Gomez-Sagardui eta Iriarte-Sotil bikoteen arteko partidutik eta Ruiz de Infarte-Orbegozo eta Iturriaga-Mendiguren bikoteen arteko partidutik irtengo dira martxoaren 29an Iruñean jokatuko diren bigarren finalistak.

Larunbateko partiduak 17:30ean jokatuko dira, Donostiako Atano pilotalekuan, eta sarrerak Ados pilota elkartearen webgunean erosi ahalko dira, hamar eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak