Gorlako Igoeraren gainean berbetan, bihar udaletxean (19:00)

Xabier Urtzelai 2025ko mar. 17a, 15:08

Ander Garzabal (Laboral Kutxa) izan zen iaz garaile Gorlako igoeran.

Gorlako Igoerak 50 urte beteko ditu datorren martxoaren 30ean, eta Lokatzako lagunek bihar, martitzena, azalduko dute (19:00, udaletxean) urteurren berezi honetarako prestatu dutena. Gainera, aurkezpenean etxeko lasterketan protagonista izan diren zenbait ziklista ohi izango dira garai bateko kontuak azaltzen, eta gaur egungoak ere gonbidatu dituzte.

Biharko, hilak 18, aurkezpen ekitaldia (19:00, udaletxean) ez dute erabiliko bakarrik komunikabideen aurrean 50. edizioa aurkezteko, ekitaldia bera aprobetxatuko dute garai bateko kontuak gogora ekartzeko, eta horretarako Lokatzako lagunek zenbait lagun gonbidatuko dituzte, besteak beste, lasterketa birritan irabazi zuen Julian Barcina (1989an eta 1993an) edota beterano mailan zazpi alditan nagusitu zen Koldo Lamikiz (1983tik 1989ra arte) udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango dira. Eta, eurekin batera gaur egun amateur mailako tropelean diharduten Unax Errasti eta Beñat Iñarra ziklistak ere bertaratuko dira. "Aukera polita izango dugu Gorlako Igoeraz berba egiteko, horrenbestez, herritarrak animatu nahi ditugu aurkezpen ekitaldira etortzeko, zabalik egongo dira ateak", adierazi du Ion Unamuno Lokatzako presidenteak. Hala, martxoaren 30era begira antolatu dutenaren berri ere emango dute ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak