6 eta 13 urte bitarteko 217 parte hartzailek egin zuten ibilbidea guztira. Goizeko 9:00etan irten ziren, txandaka, pilaketak ekiditeko, eta Gabiriako dorretik, Agerre Garaitik, Lamaño Torretik eta San Martzialetik igaro ziren.
Bi ibilbide zeuden prestatuta: bata 7km-koa eta beste 10km-koa. Hala ere, euriak eragindako lokatza dela eta, guztiek ibilbide laburra egin zuten azkenean. Eguraldia lagun izan zuten: goiz hotza baina eguzkitsua izan zen atzo.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete bertaratu eta martxan parte hartu dutenei: neska-mutilak, gurasoak, mendi klubetako arduradunak eta eskola kirola, bertaratzeagatik. Gorla Alpino Taldea eta, batez ere, Pol-Pol Mendizale Taldeko boluntarioak ere aintzatetsi eta eskertu ditu, baita Bergarako Udala ere.