Oxirondoko plazatik abiatuta, kilometro eta laurdeneko ibilbidea egin behar izan zuten atzo txirrindulariek, San Martzialgo aldapa gogorrei aurre eginez. 23 urtez azpikoetan, Grupo Eulen-Nuuk taldeko Maite Urteagak inork sekula ezarri gabeko marka ondu zuen, bost minututik jaitsita (04:58). Vipeq taldeko Daria Fomina sailkatu zen bigarren (05:29) eta Zatika Bike taldeko Garazi Bergarak osatu zuen podiuma (05:35). Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza arrasatearrak laugarren postuan amaitu zuen proba (05:35).
Junior mailan ere "oso marka onak" izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek, Lokatza Ziklismo Eskolakoek. Honako hau izan zen sailkapena:
- Maier Olano-Zuk Limousin (05:08).
- Irati Aranguren-Andoaingo Txirrindulari Eskola (05:19).
- Ane Zubeldia-JRG Norclamp (05:36).
Kadete mailan, berriz, honako hau izan zen sailkapena:
- Naxara Odriozola-Zuk Limousin (05:47).
- Ainhoa Lara-Izozmendi Team (06:06).
- Maialen Narbona-Occident Punta Galea (06:08).
Sailkapenak, osorik, hemen.