Alebinetako Espainiako ligako hockey partiduak jokatuko dituzte Bergaran

Xabier Urtzelai 2025ko mar. 14a, 08:56

Labegaraietan jokatutako partiduko artxibo irudi bat.

Espainiako alebinetako lehen mailako denboraldi amaierako partidak jokatuko dituzte zapatuan eta domekan Labegaraietan. Guztira sei taldek hartuko dute parte, aurreko faseko indartsuenak izan direnak. Talde horiek Madrildik, Mallorcatik, Burgostik eta Valladolidetik etorriko dira, eta eurekin batera lehiatuko dira Burdinolako ordezkariak.

Labegaraietan asteburuan jokatuko dituzten partiduetan sei taldetako 80 jokalari inguru batuko dira. Eta, jardunaldi honetan erabakiko da zein izango den aurtengo Espainiako Txapelketako alebin mailako txapelduna. Hauek dira asteburuko partiduen ordutegiak:

Martxoak 15, larunbata

  • 10.00 Tres Cantos PC - Moveup Burdinola IK
  • 11.15 CHC Las Rozas - Erizos Rudos
  • 12.30 Espanya Hoquei Club - CPL Valladolid
  • 16.00 Tres Cantos PC Moveup - Erizos Rudos
  • 17.15 Espanya Hoquei Club - Burdinola IK
  • 18.30 CPL Valladolid CHC - Las Rozas


Martxoak 16, igandea

  • 9.30 Espanya Hoquei Club - Erizos Rudos
  • 10.45 CPL Valladolid - Tres Cantos PC Moveup
  • 12.00 Burdinola - IK CHC Las Rozas

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak